top of page

Helburuak

Hauek dira labur-labur, Alaia Ikastolak lortu nahi dituen helburuak:

  • Banan-banako prestakuntza eta askatasunaren pedagogia egoki baten bidez nortasunaren garapen oso, integrala eta harmonikorako ikaslea

  • Ikaslea-taldea-ikastetxea inguru sozio-ekonomiko-kulturalagaz harremanetan jarri, irekitasun eta komunikazio bideen bitartez hurrengo honek bultzatu dezan:

    • Euskeraren jabetza, hobekuntza eta erabilera bizitzaren esparru guztietan.

    • Euskadiko eta Arabako inguru sozio-kulturalean eta tradizio historikoan prestakuntza, bere balore guztiekin.

    • Jasoera eta egoeren balorazio kritiko eta eraikitzailea.

  • Era orekatu baten garatu bai gaitasun intelektualak, bai lan teknikak bai prestakuntza zientifikoa eta humanistikoa, batez ere ekimenak eta sormena baloratuz eta bultzatuz.

  • Beste herri eta kulturenganako irekitasunean eta oniritzian hezi, lankidetasun izpiritu solidariotik eta baketik balore aniztasuna hartzen eta komunikatzen jakiteko.

  • Benetako begirunean oinarrituta dauden eta hezkuntza komunitatean, eta gizarte-bizitzan parte hartze eraginkorra bultzatzen diren harreman pertsonalen eta jokabide ohituren era landu.

  • Eskubideen berdintasunean hezi, sexu edo izate sozialeko inolako bereizketarik egin gabe.

  • Ingurumenarenganako begirune, kontu eta hobekuntzan hezi, ingurumenarenganako bakarkako eta taldeko sentikortasuna garatuz eta kontsumo orekatu baterako konzientziatzen saiatuz.

  • Gaitasun eraginkorra sustatu, pertsona bakoitzaren ahalbideak ahalik eta gehien garatuz.

  • Izpiritu kritiko eraikitzailea landu, arazoen konponketarantz edo hautabide berrietarantz bideratuz.

     

     

     

     

     

     

     

     

     

 

 

 

 

 

 

 

bottom of page